Bidalketak

Lineako bidalketak

Badaukazu Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria aldizkarian sartzeko izen eta pasahitzik?
Joan saioa hastera

Erabiltzaile-izena eta Pasahitza behar dituzu?
Joan erregistratzera

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

 

Egileentzako gidalerroak

1. HELBURUAK ETA ESPARRUA Osagaiz (ISSN) aldizkariaren artikuluen atalean osasun-zientziei buruzko zientzia-artikulu originalak argitaratuko dira. Osasunaren arlo guztietako artikuluak hartuko ditu: fisiopatologia, patologia, epidemiologia, diagnostikoa, pronostikoa, tratamendua, gestioa, prebentzioa, oinarrizko ikerketa, ikerketa klinikoa, eta abar. Aldizkaria formatu elektronikoan argitaratzen da: http://www.osagaiz.eus

    ALDIZKARIAREN HELBURUA: Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun-zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa-taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun-arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede. Bi zenbaki argitaratuko dira urtean (maiatzean eta azaroan). Osagaiz aldizkariak International Committee of Medical Journal Editors (ICMJE) batzordeak proposatutako gomendioei jarraitzen die: Recommendations for the Conduct, Reporting, Editing, and Publication of Scholarly Work in Medical Journals: http://www.icmje.org/recommendations

2. ATALAK EDITORIALA Atal hau erredakzio-taldeak idatziko du edo norbaiti eskatuko dio, beraz, gainerakoentzat itxita dago. Testuak gehienez 2.000 hitz eta gehienez 15 erreferentzia bibliografiko edukiko ditu, irudi edo taularik gabe, eta egile batek edo bik sinatutakoa.

    JATORRIZKO ARTIKULUAK Artikuluek honako atal hauek izan beharko dituzte: izenburua, egileak, laburpena eta gako-hitzak. Jarraian artikuluaren testua agertuko da eta amaitzeko erreferentzien atala egongo da. Testua zientzia-artikuluen ohiko atalez osatuta egotea gomendatzen da (sarrera eta helburuak, material eta metodoak, emaitzak, eztabaida eta ondorioak, eskerrak-oharrak), hala ere, egileen esku gelditzen da testua osatzen duten atalak aldatzeko aukera. Testuak gehienez 4.000 hitz, 5 irudi eta taula, eta 30 erreferentzia bibliografiko edukiko ditu. Egileen izen-abizenak osorik, afiliazioak eta harremanetarako pertsonaren helbideak jarriko dira (posta, telefonoa, posta elektronikoa… ). Artikuluaren laburpenak gehienez 250 hitz izango ditu eta 3-5 gako-hitz jarriko dira (egileak MeSH [Medical Subject Headings] sistema hartuko du jarraibide gisa: https://www.ncbi.nlm.nih.gov/mesh Egileak bidali behar ditu ingelesez: izenburua, laburpena eta gako-hitzak. Argitaratu nahi den azterlanaren arabera, egileek honako gomendio hauei jarraitu behar diete: Saiakuntza kliniko kontrolatua: kontsultatu CONSORT (Consolidated Standards of Reporting Trials) http://www.consort-statement.org Luzetarako behaketa-estudioak (kohorte-estudioak, kasu-kontrol estudioak eta zeharkako estudioak): kontsultatu STROBE (Strengthening the Reporting of Observacional Studies in Epidemiology) http://www.strobe-statement.org Proba diagnostikoen estudioak: kontsultatu STARD http://www.stard-statement.org Argitaratu nahi diren beste lan mota batzuentzat kontsultatu EQUATOR Network http://www.equator-network.org Artikuluak osatzeko estiloari buruzko informazio gehiago Osagaiz eredu-txantiloian  aurkituko duzue.

    ERREBISIO BIBLIOGRAFIKOA Gaur egungo gai bati buruzko eguneratze-lana, azkeneko urteetako estudio aipagarrienak biltzen dituen errebisioa. Testuak gehienez 5.000 hitz, 10 irudi eta taula, eta 50 erreferentzia bibliografiko.

    KAT (Kritikoki Aztertutako Testuak) Eskuragarri dagoen ebidentzia onenari buruzko laburpena, galdera kliniko espezifiko bati erantzuteko sortutakoa. Testuak gehienez 2.000 hitz, 2 irudi eta taula, eta 5 erreferentzia bibliografiko.

    FARMAZIALARIEN TXOKOA

    DOSI TXIKITAN Osasunari buruz orokorrean edo osasunaz idazteko interesgarria eta aberasgarria izan daitekeen informazioa eta aholkuak bilduko dituen atala izango da. Formatu txikiko idazkiak izango dira.

3. ARTIKULUAREN PRESTAKETA TESTUA Testua euskara batuan idatzita egongo da. Erredakzio-kontseiluak eskubidea du jasotako artikuluen kalitatearen arabera onartzeko edo ezeztatzeko. Hizkuntza-zuzentasuna ziurtatzeko onartuak izan diren artikulu guztiak euskara zuzentzaileak orraztuko ditu. Hizkuntza-zuzentzaileak artikuluaren hizkuntza-zuzentasuna ziurtatzeko beharrezko aldaketak egiteko eskubidea izango du.

    IRUDIAK ETA TAULAK Testuan zehar irudi eta taulen kokapena adieraziko da. Irudi edo taula bakoitzak azalpen-oin bat izan beharko du eta taulek horrez gain izenburu bat izan beharko dute. Irudiak originalak ez badira, nondik atera diren adierazi beharko da berriz argitaratzeko eskubidea ematen duen pertsona edo erakundearen baimenarekin. Egile-eskubideak urratzen badira, artikuluaren egileak izango dira arduradunak, Osagaizek ez du kasu horietan ardurarik hartuko.

    ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK Erreferentzia bibliografikoak testuan lehenengo aldiz aipatzen diren ordenaren arabera zenbatuko dira. Testuko, tauletako eta irudietako erreferentziak identifikatzeko zenbaki arabiarrak parentesi artean erabili. Erreferentziak euskaraz idazteko irizpideak kontsultatu.

4. ARTIKULUEN BIDALKETA Egileek dokumentuaren bertsio elektronikoa —Microsoft Word edo Openoffice programa formatuan— OJS on-line plataformara igo beharko dute. Horretarako egileak erregistratu egin beharko du. Beste aukera bat info@osagaiz.eus helbidera bidaltzea da.

5. ARTIKULUEN EBALUAZIOA ETA ONARPENA Erredakzio-batzordeko arduradunak arloko batzorde zientifikoko kideari bidaliko dio artikulua eta horrek bi ebaluatzaileri. Erredakzio-batzordeak eta egileek kontuan izango dute ICMJEk prestatutako dokumentu hau: Responsibilities in the Submission and Peer-Review Process http://www.icmje.org/recommendations/browse/roles-and-responsibilities/responsibilities-in-the-submission-and-peer-peview-process.html Ebaluatzaileek egin dituzten iruzkin eta iradokizunak, arloko batzorde zientifikoko kidearen erabakiarekin batera, egileari itzuliko zaizkio. Egileek aldaketak egiteko 10 egun izango dituzte. Egileek zuzenketak egin eta gero, argitaratzeko azken erabakia erredakzio-batzordeak izango du. Argitaratu baino lehen egileek artikulu maketatua jasoko dute azken berrikuspena egin dezaten. 7 eguneko epea izango dute aldaketak egin eta berriro ere artikulua bidaltzeko. Egileek zuzenketak bidali ezean, egindako orrazketa ontzat eman duela ulertuko da. Artikulu bakoitzak DOI zenbakia edukiko du https://www.doi.org/ .

Osagaiz eredu-txantiloia

Erreferentzien arauak

 

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.

 

Copyright informazioa

Lege abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") webgune honen erabilera www.osagaiz.eus izeneko webgunea arautzen du (aurrerantzean “Webgunea”). Webgunea Udako Euskal Unibertsitatearena da. Helbidea: Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK: G48218416.

Legeria

Normalean, Udako Euskal Unibertsitatearen eta web gunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude, eta zehazki, 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren menpe.

Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du web gunera sartzeak ez duela esan nahi Udako Euskal Unibertsitatearekin harreman komertzialetan hasiko denik. Web gunearen titularra ez dago identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Web gunean egoki irizten dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik. Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien aurkezpena ere.

Jabetza intelektual eta industriala

1.- Web gunearen diseinu grafikoa, logoak, argazkiak eta kodeak Udako Euskal Unibertsitatearenak dira eta jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio, egile eskubideak babestuta daude. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatziarekin salbu. Web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

Creative Commons ikonotxoa 2.- Bestalde, Web gunetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude.

Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:

- Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
- Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.

Copyright ikonotxoa 3.- Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.

4.- Azkenik, erabiltzaileak Udako Euskal Unibertsitatearen baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasot

Loturak (link)

Udako Euskal Unibertsitatearen web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.

Fitxategi eta formularioak erregistratzea

Erregistro formularioa betetzea ezinbestekoa da web gunean eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko. Ez badituzu eskatu zaizkizun datu pertsonalak ematen edo datuen babeserako politika hau onartzen ez baduzu, ezin izango duzu izena eman, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren promozioetan parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Udako Euskal Unibertsitatearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Enpresaren IFK G48218416 da, eta helbidea Erribera kalea 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Segurtasun neurriak inplementatuta dauzka ekainaren 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren arabera.

Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango norberarena ez den informazioaren egiazkotasunaz eta beste iturri bat adierazten denetaz. Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen erantzukizunik ere ez du hartuko. Udako Euskal unibertsitateak web orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Udako Euskal Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileak kalteren bat sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Udako Euskal Unibertsitatea ez den iturri batetik badator.

Cookieak

Erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan.

Helburuak

Udako Euskal Unibertsitatearen helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, Udako Euskal Unibertsitateak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.

Beste norbaiti datuak uztea

Udako Euskal unibertsitateak ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.

Ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea

Zure komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu gestioa@ueu.org helbidean, edo posta arruntez hona bidaliz: Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera kalea, 14, 1.D, 48005, Bilbo, Bizkaia. Eskubide horiek erabiltzeko, Udako Euskal Unibertsitatearen aurrean nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez identifikatuta.

Segurtasun neurriak

Udako Euskal Unibertsitateak Datu Pertsonalak babesteko legez eskatzen diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Udako Euskal Unibertsitateari ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu ez ditzan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango arrazoi hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Udako Euskal Unibertsitateaz kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak; sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule izango Udako Euskal Unibertsitatearen kontroletik kanpo norbaitek datuetan esku sartzen badu. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Udako Euskal Unibertsitateak helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

 

Pribatutasun-deklarazioa

Aldizkariaren gune honetan sartutako izen eta helbide elektronikoak aldizkarian azaldutako xedeetarako bakarrik erabiliko dira eta ez dira erabilgarri egongo beste xederen baterako edo beste inorentzat.