Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean

Ainitze Labaka, Eneritz Gómez-Lázaro, Olatz Goñi-Balentziaga, Aitor Renteria-Dominguez, Larraitz Garmendia Garmendia

Laburpena


 

Bi bider ohikoagoa da depresioaren diagnosia emakumeengan gizonezkoetan baino, eta, ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortzen dira gero. Ildo horretatik, antsietatearen eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela-eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan benlafaxinak —serotoninaren eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea— duen eragina du aztergai. 


Gako-hitzak


emeak, estresa, jokabidea, benlafaxina, depresioa

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2018.126

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea