Elgetako farmazian II motako Diabetes Mellitusa (DM2) pairatzeko arriskua izango duten herritarrak antzemateko programa pilotua

Egileak

  • Ane Azpiazu
  • Ainhoa Oñatibia-Astibia Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea
  • Amaia Garitano
  • Nerea Osinalde
  • Elena Elkoro

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2018.130

Gako-hitzak:

Glukosa, II motako diabetes mellitusa, lehen mailako prebentzioa, komunitateko farmazia

Laburpena

II motako Diabetes Mellitusa (DM2) Espainiako hirugarren gaixotasun kroniko nagusia da. Gaixotasunak duen prebalentziagatik eta horren prebentzioaren garrantziagatik, Gipuzkoako farmazietan “DM2a Pairatzeko Arriskua Antzemateko Programa” jarri da martxan 2017ko urtarrilean. Helburua, Elgetako botikan, programan parte hartzen duten gizabanakoek DM2a pairatzeko duten arriskua kalkulatzea eta Elgetako biztanleriaren osasun-egoera aztertzea da. Horrez gain, komunitateko farmaziak DM2a pairatzeko arriskuaren detekzioa komunitateko zerbitzu farmazeutiko bezala bultzatzea du helburu. Programak 6 hilabeteko iraupena izan du eta ikerketa prospektiboa izan da. Gaixotasuna pairatzeko arriskua kalkulatzeko Findrisk testa erabili da eta osasun-egoeraren ikuspegi orokorragoa lortzeko pazienteei presio arteriala neurtu zaie. Arestian aipatutako programan, Elgetako botikan, 58 pertsonak hartu dute parte. Horietatik, 10 urtetan DM2a pairatzeko arrisku baxukoak 7 pertsona (%12,1), ertainekoak 36 (%62,1) eta altukoak 15 izan dira (%25,8). Hipertentsioarentzako medikamentua hartzen ez zuten 37 pertsonetatik 15 (%40,5), pre-hipertentso edo hipertentso bezala sailkatu dira. Hipertentsioaren kontrako medikamentua hartzen zuten 21 pertsonetatik 12 (%57,1) ez daude kontrolpean. Lortutako emaitzek Elgetako biztanleriaren osasun-egoera oro har ona dela erakusten dute. Hala ere, hainbat neurketatan (gerriko perimetroa, eguneroko ariketa fisikoa eta hipertentsioa), ahuleziak antzeman dira. Hori dela-eta, Elgetako biztanleriaren osasun-heziketa indartu behar dela ondorioztatu da.

Author Biography

Ainhoa Oñatibia-Astibia, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea

Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea farmazialaria

Downloads

Argitaratua

2018-07-03

How to Cite

Azpiazu, A., Oñatibia-Astibia, A., Garitano, A., Osinalde, N., & Elkoro, E. (2018). Elgetako farmazian II motako Diabetes Mellitusa (DM2) pairatzeko arriskua izango duten herritarrak antzemateko programa pilotua. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 2(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2018.130

Zenbakia

Atala

Artikuluak