Gaixotasun traumatikoa eta trauma-sistemak

Egileak

  • Iker Garcia Saez Medikuntza Intentsiboa, Donostia Unibertsitate Ospitalea - Donostialdea ESI

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2018.145

Gako-hitzak:

gaixotasun traumatikoa, traumatismoa, politraumatismoa, trauma-sistema, trauma-batzordea

Laburpena

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) esanetan, traumatismoen ondorioz urtero 4 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira eta dozenaka milioi zauritzen. Arrisku-faktoreak ez daude gizabanakoen jokabidearekin lotuta bakarrik, pisuzkoak dira ere aldagai soziosanitario, laboral, ekonomiko, politiko eta kulturalak. Izan ere, azken urteotan, medikuntza modernoaren eta baliabide teknologikoen garapenarekin batera, paziente traumatikoen arretan emaitzak nabarmenki hobetu dira herrialde garatuetan. Baliabideen erabilera egokia eta azpiegitura logistikoaren antolaketa funtsezkoak izan dira hobekuntza horretan. Eta, hain zuzen ere, hauxe da Trauma Sistema ideiaren jatorria: paziente traumatikoen beharrak berdinak izaten dira eskura dauden baliabideak direnak direla; ordea, zentro guztiek ez dituzte eskuragarri atentzio egoki eta osorako behar diren baliabide guztiak. Errealitate horrek Trauma Sistema baten barnean antolatzera bultzatzen ditu zentrook. Ildo honi jarraituz, Gipuzkoako Trauma Sistemak gure lurraldean dauzkagun zentroak integratzen ditu, emergentziekin batera, ondo lotutako sare baten barnean. Era berean, Gipuzkoako Trauma Batzordea osatu zen 2010. urtean, espezialitate ezberdinen kideak biltzen dituena. Orduz geroztik, hainbat ekimen bultzatu dira paziente traumatikoaren atentzioa hobetzeko asmoz, azken hamarkadan ingresatutako traumatizatu larrien hilkortasuna % 16,7tik % 8,77ra jaitsi delarik gure lurraldean. Horrenbestez, argi geratzen da Trauma Sistemak erreminta baliagarriak direla eskura dauden baliabideak modu egokian kudeatzeko eta zauritutako pazienteei atentziorik onena emateko.

Downloads

Argitaratua

2018-12-23

How to Cite

Garcia Saez, I. (2018). Gaixotasun traumatikoa eta trauma-sistemak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 2(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2018.145

Zenbakia

Atala

Artikuluak