Euskarazko komunikabideak osasungintzan: OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkari berria

Egileak

  • Joxerra Furundarena

Laburpena

OEEren eta UEUren lankidetza sendo bati esker eta bi erakundeen arteko sinergiak aprobetxatuz jaio zen 2017an OSAGAIZ, Euskal Herriko osasun-zientzien aldizkari berria. 1936ko gerra aurretik Aitzolek abiarazitako El día egunkarian «Euskal-orria» atala zegoen, euskara hutsez idazten zena, eta bertan «Osasun Gaiz» azpiatala zegoen. Bertan, batez ere Iñaki Barriola medikuak idatzi zituen osasunari buruzko zutabeak. Bi hitz horien laburduratik dator OSAGAIZ izena.

Osasun-arloko profesionalek egiten dituzten lan klinikoak, ikerketak, gai klinikoen berrikuspenak, beste aldizkarietan argitaratutako artikulu interesgarrien balorazio kritikoak, farmakoei buruzko azterketak, erizainen lanak eta liburuzainen aholkuak jasoko dira aldizkari berrian. Lehentasuna izango dute espezialitate ezberdinetako profesionalentzako interesa daukaten gaiei buruzko artikuluek. Osasunaren eremu ezberdinetako terminologia lantzeko baliagarria izango da, bai egileentzat, artikuluak euskaraz idazten trebatuko direlako, baita irakurleentzat ere, besteen artikuluak irakurtzean idazkera eta terminoak barneratuko dituztelako.

 

Downloads

Argitaratua

2018-05-17

How to Cite

Furundarena, J. (2018). Euskarazko komunikabideak osasungintzan: OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkari berria. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/156