Anatorama: anatomia hiru dimentsiotan bistaratzeko aplikazioa

Egileak

  • Jon Jatsu Azkue EHU

Gako-hitzak:

irakaste, ikaste, teknologia

Laburpena

 

Anatomia ikastea hiru dimentsioko eginahala da. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia digitalen aroan, hiru dimentsiotan bistaratzeko softwareak anatomia ikasteko eta irakasteko aurrekorik gabeko aukerak ematen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean aplikazio digital berri bat garatu dugu lehenengo aldiz ikasleei Anatomia-arloko edukiak errazago ulertzen eta ikasten laguntzeko. Ikasleek iritzi onez hartu zuten tresna eta ikasteko baliabide bezala disekzioa bezain baliagarri iritzi zioten. Justifikazioa du software berria areago garatzeak eta anatomiaren irakaskuntzako testuinguru eta beharrizan berrietarako egokitzen jarraitzeak. 

 

Downloads

Argitaratua

2018-12-23

How to Cite

Azkue, J. J. (2018). Anatorama: anatomia hiru dimentsiotan bistaratzeko aplikazioa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 2(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/187

Zenbakia

Atala

Dosi txikitan