Haurdunaldiko kutsadura atmosferikoaren eta jaioberriaren tiroxina-mailaren arteko erlazioa, INMA-Gipuzkoa

Arantxa Txintxurreta, Aitana Lertxundi, Amaia Irizar, Maria Dolores Martínez, Jesús Ibarlucea

Laburpena


Kutsadura atmosferikoak tiroidean eragiten du, azken urteotako ikerketak agerian uzten ari direnez. Lan honetan aztertu nahi izan dugu jaioberriaren orpoko odolean neurtutako T4 hormona tiroideo totalean zer eragin ote duten jaio aurretiko 2.5 µm-ko edo gutxiagoko diametroko partikulekiko (PM2.5) zein aireko nitrogeno dioxidoarekiko (NO2) esposizioek. Aztertutako lagina Gipuzkoako INMA ikerketatik atera dugu. Elkarrekintza estimatzeko eredu lineal multibarianteak erabili ditugu. Zenbat eta handiagoa PM2.5 eta NO2-arekiko esposizioa, hainbat eta T4-maila altuagoa; emaitza estatistikoki esanguratsua (β= 0,15, %95KT9: 0,02; 0,27, p=0,019) izan da partikulen kasuan eta esangura estatistikotik gertu (β= 0,04, %95KT=:-0,01; 0,09, p=0,099) egon da nitrogeno dioxidoaren kasuan.

 



Gako-hitzak


Aire-kutsadura, kohorte-ikerketa, fetuaren garapena, haurdunaldia, tiroxina

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.189

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea