Haurdunaldiko kutsadura atmosferikoaren eta jaioberriaren tiroxina-mailaren arteko erlazioa, INMA-Gipuzkoa

Egileak

  • Arantxa Txintxurreta
  • Aitana Lertxundi 1.-Prebentzio medikuntza eta osasun publikoa saila, UPV/EHU; 2.-CIBEResp, Centro de investigacion Biomedica en Red, Madrid; 3.-BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa
  • Amaia Irizar BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia
  • Maria Dolores Martínez 4BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia 5Eusko Jaurlaritza, Ingurumen Ikuskaritza Zerbitzua, Donostia
  • Jesús Ibarlucea 4BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia 6Osasun Publikoko Zuzendari Ordetza, Eusko Jaurlaritza

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.189

Gako-hitzak:

Aire-kutsadura, kohorte-ikerketa, fetuaren garapena, haurdunaldia, tiroxina

Laburpena

Kutsadura atmosferikoak tiroidean eragiten du, azken urteotako ikerketak agerian uzten ari direnez. Lan honetan aztertu nahi izan dugu jaioberriaren orpoko odolean neurtutako T4 hormona tiroideo totalean zer eragin ote duten jaio aurretiko 2.5 µm-ko edo gutxiagoko diametroko partikulekiko (PM2.5) zein aireko nitrogeno dioxidoarekiko (NO2) esposizioek. Aztertutako lagina Gipuzkoako INMA ikerketatik atera dugu. Elkarrekintza estimatzeko eredu lineal multibarianteak erabili ditugu. Zenbat eta handiagoa PM2.5 eta NO2-arekiko esposizioa, hainbat eta T4-maila altuagoa; emaitza estatistikoki esanguratsua (β= 0,15, %95KT9: 0,02; 0,27, p=0,019) izan da partikulen kasuan eta esangura estatistikotik gertu (β= 0,04, %95KT=:-0,01; 0,09, p=0,099) egon da nitrogeno dioxidoaren kasuan.

 


Downloads

Argitaratua

2019-07-15

How to Cite

Txintxurreta, A., Lertxundi, A., Irizar, A., Martínez, M. D., & Ibarlucea, J. (2019). Haurdunaldiko kutsadura atmosferikoaren eta jaioberriaren tiroxina-mailaren arteko erlazioa, INMA-Gipuzkoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.189

Zenbakia

Atala

Artikuluak