Hitzaurrea

Egileak

  • Oier Ateka

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.100+.2017.1

Laburpena

 2010ean eta 2014an egin bezala, aurten ere osasun-zientzietako euskal ikertzaileen topaketa egingo da UEUren egoitza akademikoa den Markeskoan, Eibarren urriaren 25ean. Bertan ikerketa-talde bakoitzak bere ikerketa-lerroak eta lanak aurkeztu eta osasun-arloko ikertzaile euskaldunek elkar ezagutzeko parada izango da.

Lehenengo topaketatik hona, helburua izan da osasun-ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikertzaileen arteko harremanak sendotzea, eta horrela jarraitzen du gaur egun ere.

Osasun Zientzietako Ikertzaileen III. Topaketahonetan, osasun-zientzietan diharduten ikertzaile euskaldunen sarea ehuntzen jarraitzeko helburu berberarekin, oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin. Topaketa hauek sinergia eta ideia berrietarako gunea izatea espero dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu beren lana aurkeztu duten ikertzaile guztiei. Azkenean, 24 ahozko komunikazio eta 8 poster onartu dira, kalitate zientifiko altukoak denak. Jardunaldia 3 zatitan banatua izan da ikerketa-arloaren arabera: biomedikuntza, neurozientziak eta osasuna. Aurkeztutako lanez gain, gonbidatutako bi ponentzia izango dira. Batetik, Jose Ramon Furundarenak, Osagaiz aldizkariaren zuzendariak, aldizkariaren orain arteko ibilbideaz eta etorkizunerako ideiez hitz egingo digu, eta, bestetik, Marimar Ubeda Carrillok eta Eukene Ansuategi Zengotitabengoak zuzendutako pentsamendu kritikoa sustatzeko tresnei buruzko gainbegiratzea aurkeztuko digute.

Esker berezi bat eman nahi diogu ere Osagaiz aldizkariari eskainitako laguntzagatik eta onartutako komunikazioak zenbaki berezi honetan argitaratzeagatik. Aldizkari horrek izugarrizko aurrerapausoa ekarri du ikertzaile euskaldun guztiontzat.

                                                                      

Downloads

Argitaratua

2018-10-24

How to Cite

Ateka, O. (2018). Hitzaurrea. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. https://doi.org/10.26876/uztaro.100+.2017.1