Egitaraua

. .

Laburpena


 

Osasuna eta Hizkuntza: erronkak eta aukerak Bilboko Bizkaia Aretoa

2018ko irailaren 13 eta 14

 Irailak 13

15.30 – 15.45: Irekiera ekitaldia.

15.45 – 18.15: Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak

15.45-16.15: Euskara lan-hizkuntza Osakidetzan. Felix Zubia (Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua, OEEko kide eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea). 16.15-16.45: Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak eremu elebidunetan: Pazientea arretaren erdigunera. Iñaki Santamarina (UPV/EHUko Medikuntzako ikaslea). 16.45-17.15: Euskararen erabileraren aktibazioa lan munduan. Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra).

17.15-17.30: Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko Osakidetzako praktika egokiak. Irene Gil Legarra (Donostialdea ESIko euskara teknikaria).

17.30-17.45: Osasunbidean pausoak emanez. Lazaro Elizalde (Nafarroako Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen zerbitzuburua).

18.15-19.30: Prestakuntza eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea:

18.15-18.45: Osasungintzako profesional euskaldunen sarea, Osagaiz aldizkaria eredu. Jose Ramon Furundarena (Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, OEE eta UEUko kidea eta Osagaiz aldizkariaren zuzendaria).

18.45-19.30: Osasungintzako profesional euskaldunen sarea osatzeko proiektuen proposamenak. Osakidetzak, Osakidetzako zentro kontzertatu batek, Osakidetzako BAMEek, eta OEEk. Abiapuntu izango diren zenbait ideia aurkeztuko dituzte 45 minutuan (bakoitzak 5 minutu). Ondoren, 15 minutu izango dira ezatabaidarako.

19.30-20.00: Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea). Osasungintzan euskara lan-hizkuntza  izateko helburua lortzen lagunduko  duten proiektu egingarriak,  proiektu esperimentalak, praktika onak… aurkeztu ahal izango dira.

Irailak 14

Lehenengo egunean planteatutako gaien inguruko adibide edo ekintza zehatzak bilatuko dira bigarren egunean. Bigarren egun honetan aurkezpenak lan-talde dinamikekin tartekatuko dira.

9.00-9.30: Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektua. Bidane Petralanda (UPV/EHUn Medikuntzan graduatua).

9.30-10.00: PROMen garapena euskaraz Osasun Mentalean. Leire Erkoreka (Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea; UPV/EHUko irakaslea eta OEEko kidea) eta Naiara Ozamiz (UPV/EHUko irakasle-ikertzailea).

10.00-10.30: Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko Planei begira. Aitor Montes (Familia medikua, Aramaio, Arrasateko LMAU, Debagoieneko ESI, Osakidetza eta OEEko kidea).

10.30-11.30: Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planerako neurri zuzentzaileak. Xabier Arauzok (Osakidetzako Euskara zerbitzuburuak) emango dio abiapuntua (20 minutu). Ondoren, 20 minutu emango zaie ikasleei beren proposamenak idazteko, eta azken 20 minutuetan ikasle boluntarioak igoko dira proposamenak publikoari azaltzeko.

12.00-12.45: “Aitzinatu” programa: Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko programa. Joseba Ezeiza (UPV/EHUko irakasle- ikertzailea eta irakasle-ikertzaileen hizkuntza-prestakuntzaren arduraduna) eta Itziar San Martin (UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea).

12.45-13.30: BAMEren euskarazko formakuntza. Hiart Arratibel (Arabako ESIko BAMEa).

13.30-14.00: Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea). Osasungintzan euskara lan-hizkuntza izateko helburua lortzen lagunduko duten proiektu egingarriak, proiektu esperimentalak, praktika onak… aurkeztu ahal izango dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 




Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.0.2018.210

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea