Minbizi-zelula amak eta seinalizazio-bideak

Egileak

  • Olatz Crende
  • Patricia Garcia-Gallastegi

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.232

Gako-hitzak:

wnt, notch, shh, gf eta minbizi-zelula ama

Laburpena

Azkenengo urteotan tumoreak azpipopulazio heterogeneoz osatuta daudela iragarri da. Populazio horien artean minbizi-zelula amak edo ingelesez Cancer Stem Cell (CSC) ditugu, tumore berriak sortzeko ahalmena dutenak. Hori dela-eta kartzinogenesiaren erresistentzia terapeutikoarekin erlazionatu dira. Hainbat zelula ama ezagutzen dira: garapen enbrionariokoak, ehun helduetakoak eta minbizi-zelula amak. Guztietan seinalizazio-bide berak aktibatzen dira zelulen beharretara: Wnt, Notch, Hedgehog eta hazkuntza-faktoreak. Egoera normalean, seinalizazioa aktibatzean ligando-hartzaileak eta hainbat molekula erreakzio kateatuan nukleora bideratzen dira eta gene ezberdinen transkripzioa eragiten dute; beste gauza batzuen artean, zelulen proliferazioan, desberdintzapenean, heriotzean,  mugimenduan edota morfogenesian parte hartzen dute. Seinalizazio-bidea desregulatzen bada, egoera patologiko bat sor daiteke aktibazioaren ondorioz, esaterako minbizia edo endekapenezko gaixotasun bat. Idazki honetan azalduko dugu nola erlazionatzen den seinalizazio-bide horien desregulazioa kartzinogenesiaren sorrerarekin, bereziki minbizi-zelula amen biziraupena sustatuz. Minbiziari aurre egiteko hainbat estrategia elkartu behar dira. Ezagutu behar da nola adierazten diren seinalizazio-bideak tumore bakoitzean eta zein diren horien arteko elkarrekintzak, tratamendu espezifikoagoak diseinatzeko.

Downloads

Argitaratua

2019-07-15

How to Cite

Crende, O., & Garcia-Gallastegi, P. (2019). Minbizi-zelula amak eta seinalizazio-bideak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.232

Zenbakia

Atala

Artikuluak