Alboko esklerosi amiotrofikoa

June Landa Alberdi, Larraitz Leunda Eizmendi, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umerez Igartua, Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Mikel Urretavizcaya Anton

Laburpena


 

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) izeneko gaitza gaixotasun neurodegeneratiboen barruan kokatzen da eta garuneko zein bizkar-muineko motoneuronen galera progresiboa eta selektiboa dira bere ezaugarri nagusiak. Horren ondorio zuzena da giharren ahultasuna, paralisia eragiteraino irits daitekeena, gorputz-atal batetik bestera igaroz. Ahozko komunikazioan, irenstean, mugitzeko autonomian eta arnasketan izan dezake eragina. Bestalde, sentsibilitatea, esfinterren kontrola eta begietako muskulaturaren aktibitatea ez dira galtzen. Gaitz sendaezina da, eta egun, gaitzaren bilakaera atzeratzen duen farmako bakarra dago merkatuan: erriluzola. Bizi-itxaropen laburra du, diagnostikoaren unetik 4-5 urtera hiltzen baitira gaixo gehienak.



Gako-hitzak


alboko esklerosi amiotrofikoa; gaixotasun neurodegeneratiboa

Testu osoa:

PDF


Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea