Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka

Olatz Crende, Patricia García-Gallastegi

Laburpena


Melanoma melanozitoak gaiztotzearen ondorioz sorturiko larruazaleko minbizi mota bat da. Azken hamarkadan gaixotasun horrek izandako intzidentziaren igoera dela-eta, garrantzi kliniko, sozial eta ekonomiko handia sortu du. Melanomaren tratamendua desberdina da tumore motaren eta haren estadioaren arabera, bai eta gaixoaren osasun-egoeraren eta adinaren arabera ere. Melanomaren tratamendu klasikoen artean, kirurgia, kimioterapia eta erradioterapia nagusitzen dira, baita zuzendutako terapia molekularra ere. Horiek, albo-ondorio larriak ekartzeaz gain, hainbat gaixorengan ez dute eraginik. Azken urteotan, immunoterapian oinarritutako medikamentuak indar handia hartzen ari dira. Terapia biologikoa izenez ezagutzen dena ere, gorputzaren defentsa naturalak minbiziari aurre egiteko estimulatzen dituen minbiziaren tratamendu mota bat da. Gorputzak berak ekoiztutako edo laborategi batean egindako substantziak erabiltzean datza sistema immunitarioaren funtzioa hobetzeko edo zaharberritzeko.


Gako-hitzak


Melanoma; Immunologia; Immunoterapia

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.276

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea