Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan

Nerea Mora Ayestarán, Felix Zubia Olaskoaga, Ignacio Roy Añón

Laburpena


ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan (STIMIA) arteria errudunaren angioplastia (AKTP) primarioa aukerako estrategia bihurtu da. Testuinguru honetan AKTP primarioa jasaten duten pazienteen % 40-65ek arteria koronario anitzen gaixotasuna (HAG) du. Ez dago argi zer egin, pazientea hemodinamikoki egonkor egonda, arteria ez errudunekin. Entsegu kliniko berriek birbaskularizazioa osatzearen aldeko datuak agerian utzi dituzte. Berrikuspen honetan STIMIA eta HAG duten pazienteen maneiuaren inguruan dagoen ebidentzia zientifikoa laburbiltzen da.

 


Gako-hitzak


ST igoera duen miokardioko infartu akutua; hodi anitzeko gaixotasuna; arteria ez erruduna; interbentzio koronario perkutaneoa

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.292

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea