Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena

Egileak

  • Martin Saenz Aguirre Osakidetza - Basurtoko Ospitale Unibertsitarioa
  • Olatz Gorriño Angulo Osakidetza
  • Ana Legorburu Piedra Osakidetza
  • Mónica Santamaría Peña Osakidetza
  • María Udondo González del Tánago Osakidetza

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.309

Gako-hitzak:

bular-patologia, haurdunaldia, edoskitzaroa, bular-ekografia, bular-minbizia

Laburpena

Lan honen helburua da haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar ager daitezkeen bular-patologien aurkezpen kliniko-erradiologiko ohikoena eta paziente horien maneiu egokiena aztertzea.

Haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar, gorputzeko maila askotan aldaketa fisiologikoak eragingo dituzten gorabehera hormonal nabariak gertatuko dira. Hormona-estimulu horien eraginpean diren ehunen artean bularra aurkitzen da, aldaketa fisiologikoez gain batzuetan patologia ere jasango duena. Garai horietan aurkitzen den bular-patologia gehiena onbera izango da, eta diagnostiko ohikoenen artean galaktozelea, mastitis infekziosoa, fibroadenoma eta edoskitzaroko adenoma ditugu. Horiek ezagutzea ezinbestekoa da edozein erradiologorentzat, patologia gaiztoarekin ez nahastu eta pazienteen maneiu kliniko egokia bermatzeko.

Diagnostikoa duten kasu gehienak sintomak agertzen dituzten emakumeetan aurkitzen dira, eta agerpen berriko lesio ukigarria da kontsulta-arrazoi nagusia. Bular-ekografia da paziente horien miaketan erabilitako aukerako teknika diagnostikoa; gainerako teknikak, berriz, soilik beharren arabera eta aurkikuntza ekografikoak osatzeko erabiliko dira.

Haurdunaldi eta edoskitzaroari loturiko bular-minbizia, patologia onbera baino askoz bakanagoa bada ere, gaur-gaurkoz minbizirik ohikoena da eta haren diagnostiko azkarra ezinbestekoa da, tumore-batzorde baten bitartez pazienteari ahalik eta atentzio azkarren eta osatuena bermatzeko.

Author Biographies

Martin Saenz Aguirre, Osakidetza - Basurtoko Ospitale Unibertsitarioa

Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko Erradiodagnostiko zerbitzuko hirugarren urteko egoiliarra

Olatz Gorriño Angulo, Osakidetza

Medikua Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostikoko zerbitzuan. Bular-patologiaren irudi bidezko diagnostikorako atala.

Ana Legorburu Piedra, Osakidetza

Medikua Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostikoko zerbitzuan. Bular-patologiaren irudi bidezko diagnostikorako ataleko burua.

Mónica Santamaría Peña, Osakidetza

Medikua Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostikoko zerbitzuan. Bular-patologiaren irudi bidezko diagnostikorako atala.

María Udondo González del Tánago, Osakidetza

Medikua Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostikoko zerbitzuan. Bular-patologiaren irudi bidezko diagnostikorako atala.

Downloads

Argitaratua

2020-12-30

How to Cite

Saenz Aguirre, M., Gorriño Angulo, O., Legorburu Piedra, A., Santamaría Peña, M., & Udondo González del Tánago, M. (2020). Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.309

Zenbakia

Atala

Artikuluak