Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa

Egileak

  • Maider Urlezaga Igartua Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Izaro Esain Castañares Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Susana Maria Gil Orozko Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Iraia Bidaurrazaga-Letona Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU https://orcid.org/0000-0002-0111-1170

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.312

Gako-hitzak:

instituzionalizazioa, kognizio-galera, ariketa fisikoa, funtzio kognitiboa, funtzio fisikoa.

Laburpena

Azken urteotan kognizioaren galeraren prebalentzia handitu egin da adinduen artean, mendekotasuna pairatzeko eta instituzionalizatuak izateko arrazoietako bat izanik. Literaturaren arabera, ariketa fisikoak hobekuntzak eragin ditzake adinduetan, eta zehazki kognizioaren galera dutenetan, bai funtzio kognitiboan zein funtzio fisikoan. Hala ere, aldaketa horiek eragiteko ariketa motari buruzko adostasunik ez da aurkitu. Horrela, berrikuspen sistematiko honen helburu nagusia da ausazko entsegu kliniko desberdinetan aztertzea zer eragin daukan ariketa fisikoak galera kognitiboa duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan. Bigarren mailako helburu gisa, funtzio fisikoan ere ariketa fisikoak nola eragiten duen aztertu nahi izan da. Hori lortzeko Pubmed datu-basean ausazko entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da barneratze- eta kanporatze-irizpideak kontuan izanda. PEDro eskalaren bitartez ikerketen kalitate metodologikoa balioztatu da. Guztira berrikuspenean 7 ikerketa aztertu dira. Ikerketa guztietan interbentzio-taldeetan ariketa fisiko aerobikoa edo osagai anitzeko ariketa fisikoa egin zen. Funtzio kognitiboari dagokionez, 3 ikerlanetako interbentzio-taldeek estatistikaren aldetik modu esanguratsuan hobera egin zuten, beste hirutan ez zen emaitza adierazgarririk aurkitu, eta azken taldean emaitzak nabarmen eskastu ziren. Funtzio fisikoari dagokionez, emaitzak askotarikoak izan ziren, hobetu, mantendu zein eskastu zelarik parte-hartzaileen funtzioa. Ariketa fisikoak efektu positiboak ditu adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan, nahiz eta kognizioaren galeraren mailaren arabera emaitzak aldakorrak izan. Era berean, funtzio fisikoan ere hobekuntzak ikusi direla aipagarria da, nahiz eta kasu gehienetan emaitzak estatistikoki adierazgarriak ez izan.

 

Downloads

Argitaratua

2020-12-30

How to Cite

Urlezaga Igartua, M., Esain Castañares, I., Gil Orozko, S. M., & Bidaurrazaga-Letona, I. (2020). Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.312

Zenbakia

Atala

Artikuluak