Farmazia-prestazioa, zer sendagai ordainduko dira eta zer preziotan?

Egileak

  • Maitane Umerez Igartua Mendaro Ospitaleko Farmazia Zerbitzua
  • Larraitz Leunda Eizmendi Donostia Unibertsitate Ospitalea
  • June Landa Alberdi
  • Miren Ercilla Liceaga Donostia Unibertsitate Ospitalea
  • Mikel Urretavizcaya Anton Onkologikoa Fundazioa
  • Aitziber Lizardi Mutuberria
  • Josune Garcia de Andoin Barandiaran Donostia Unibertsitate Ospitalea

Gako-hitzak:

Farmazia-prestazioa, sendagaien finantziazioa, sendagaien prezioa.

Laburpena

Osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan biztanleriaren behar klinikoak aseko dituzten eta funts publikoekin ordainduko diren sendagaiak jasotzen dira. Hego Euskal Herrian, sendagai horien aukeraketan zenbait organismok parte hartuko dute, hala nola Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziak (SOPEA) medikamentuen baimentzean; Farmazia eta Osasun Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Zorro Erkidearen Zuzendaritza Nagusiak (FOSNZZEZN) finantzatuko diren sendagaien zerrendaren zehaztapenean eta Sendagaien Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak (SPMAB) prezioen finkapenean. Organismo horien erabakiak publikoak dira eta online kontsulta daitezke zenbait web-orrialdetan.

Downloads

Argitaratua

2020-12-30

How to Cite

Umerez Igartua, M., Leunda Eizmendi, L., Landa Alberdi, J., Ercilla Liceaga, M., Urretavizcaya Anton, M., Lizardi Mutuberria, A., & Garcia de Andoin Barandiaran, J. (2020). Farmazia-prestazioa, zer sendagai ordainduko dira eta zer preziotan?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/321

Zenbakia

Atala

Farmazialarien Txokoa