Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa

Olaia Biurrun Ascunce, Uxue Garcia Zaballa, Andere Jimeno Martitegi, Eva Pereda-Pereda

Laburpena


Erditze osteko depresioaren mundu-mailako prebalentzia % 10-20an estimaturik dago. Horrek osasun publikorako ardura bilakatu du. Gaur egungo gizartean gorputz-irudiari garrantzi handia ematen zaio, eta haurdunaldian, amatasun-prozesu horren bizipen intrintseko baten modura ulertzen denez, gorputzak izaten dituen aldaketei ez zaie arreta berezirik eskaintzen. Lan honen helburua da gorputz-irudiak erditze osteko depresioan duen eragina aztertzea. Lau datu-base elektronikotan bilaketak egin ostean, 16 artikulu hautatu ziren. Emaitzen arabera, gorputz-asegabetasunaren eta erditze osteko depresio-sintomen artean erlazio positiboa aurkitu zen, hots, gorputz-asegabetasuna zuten emakumeek erditze osteko depresioa pairatzeko aukera handiagoa zuten. Gorputz-irudiarekiko gogobetetzea sustatzea erditze osteko depresioaren prebentziorako baliabide interesgarri eta eraginkorra izan daitekeela uste da.



Gako-hitzak


Erditze osteko depresioa; gorputz-irudia; gorputz-asegabetasuna; berrikuspen sistematikoa

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.361

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea