Zer egin paziente baten behar klinikoak asetzeko sendagaiak osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez badaude?
Laburpena
Pazientearen behar kliniko konkretu baten aurrean osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez dagoen sendagairen baten beharra egon daiteke. Behar hori betetzeko hainbat aukera daude: fitxa teknikoz kanpoko erabilera (FTKE), atzerriko sendagai gisa eskuratzea, ikerketan aztergai dauden sendagaien erabilera errukiorraedo saiakuntza kliniko batean parte hartzea. Kasu horietan, eskaera berezi bat luzatu behar zaio Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziari (SOPEA) edo/eta ospitaleko agintariei. Aurkeztu beharreko txostenetan garbi azalduko da sendagaiaren behar ezinbestekoa eta gaixoaren baimen informatua lortzea ere derrigorrezkoa da.
Gako-hitzak
Testu osoa:
PDF
Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea