EAEko emakumezkoek modu larrian ospitaleratzeko probabilitate handiagoa zuten zenbait bihotz-hodietako gaixotasunen kasuan 2016-2018 urteen artean

Egileak

  • Ainitze Labaka Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Josune Zubeldia-Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maider Ugartemendia-Yerobi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Udane Elordi-Guenaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Nagore Zinkunegi-Zubizarreta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Beatriz Pereda-Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.405

Gako-hitzak:

Bihotz-hodietako gaixotasunak, genero-ezberdintasunak, ospitaleratzea

Laburpena

Badira hamarkada batzuk bihotz-hodietako gaixotasunak zituzten pertsonak artatzean genero-desberdintasunak gertatzen zirela salatu zenetik. Helburua da aztertzea ea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zenbait bihotz-hodietako gaixotasun pairatzean emakumezkoa ala gizonezkoa izateak ospitaleratze larriak eta ez-programatuak pairatzeko probabilitate handiagotzen duen, atzera begirako zeharkako azterketa bidez. 2016 eta 2018 artean, modu larrian eta ez-programatuan ospitaleratzeko probabilitate handiagoa izan zuten EAEko emakumezkoek gizonezkoekin alderatuta hipertentsioan, bularreko anginan, eroapen-nahasmendu eta bihotzeko disritmian, bihotz-gutxiegitasunean eta aterosklerosian. Ikerketa honetan pazientearen sexuak ospitaleratze motan eragin dezakeela aurkitu da, eta, ondorioz, arrakala hori murrizteko hainbat lerro jorratzeko beharra ikusi da.

Downloads

Argitaratua

2021-12-31

How to Cite

Labaka, A., Zubeldia-Etxeberria, J., Ugartemendia-Yerobi, M., Elordi-Guenaga, U., Zinkunegi-Zubizarreta, N., & Pereda-Goikoetxea, B. (2021). EAEko emakumezkoek modu larrian ospitaleratzeko probabilitate handiagoa zuten zenbait bihotz-hodietako gaixotasunen kasuan 2016-2018 urteen artean. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.405

Zenbakia

Atala

Artikuluak