Antineoplasikoen albo-ondorioak: zein dira eta nola maneiatzen dira?

Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Maitane Umerez Igartua, Miren Ercilla Liceaga, June Landa Alberdi, Larraitz Leunda Eizmendi, Mikel Urretavizcaya Anton

Laburpena


Azken bi hamarkadak oso garrantzitsuak izan dira minbiziaren tratamenduaren garapenerako. Terapia molekular gidatua eta immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileak garatu dira eta terapia zitotoxiko estandarrarekin batera minbizi mota desberdinen ohiko tratamendu bihurtu dira. Terapia berri hauen toxikotasun-profila terapia zitotoxikoarenaren aldean desberdina da. Terapia molekular gidatuak toxikotasun-profil jasangarriagoa du, nahiz eta jatorri eta larritasun desberdineko albo-ondorioak eragin. Immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileek, berriz, immunitatearekin zerikusia duten albo-ondorioak eragiten dituzte. Gaixoei behar bezalako arreta eskaintzeko beharrezkoa da antineoplasiko-talde desberdin hauen albo-ondorio ohikoenak zein diren ezagutzea, bai eta horien maneiuan trebatzea ere.


Gako-hitzak


Antineoplasikoak; toxikotasuna; albo-ondorioak; kimioterapia zitotoxikoa; terapia molekular gidatua; immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileak; immunoterapia

Testu osoa:

PDF


Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea