Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila

Aiara Garitazelaia González, Jose Ramon Bilbao, Nora Fernandez-Jimenez, Iraia García-Santisteban

Laburpena


Endometriosia kausa ezezaguneko gaixotasun ginekologiko ohikoenetariko bat da, funtzionalki aktiboa den endometrio-ehuna umetoki-barrunbetik kanpo haztean agertzen dena. Fenotipo ugarirekin erlazionatu da, hala nola neurri antropometrikoekin eta ezaugarri menstrualekin. Hala ere, ez da oraindik ezagutzen azken horiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen duten. Genetika komun hori aztertzeko, bi lagineko ausazkotze mendeldarraren (2SMR) analisia egin genuen, GWAS ikerketetako datu publikoak erabiliz. Gure emaitzen arabera, pisu baxuak eta hilekoaren ziklo laburrek endometriosiarekin harreman genetikoa dute. Are gehiago, badirudi erlazio hori kausala izan litekeela.

 

* IKERGAZTE 2021eko lan saritua


Gako-hitzak


Endometriosia; ausazkotze mendeldarra; ezaugarri antropometrikoak; ezaugarri menstrualak

Testu osoa:

PDF


DOI: https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.417

Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea