Betalaktamikoekiko alergia: osasun-langileon erantzukizuna

Miren Ercilla, Aitziber Lizardi, Miren Josune Garcia de Andoin, Maitane Umerez, June Landa, Larraitz Leunda, Mikel Urretavizcaya, Leire Ulacia, Idoia Beristain

Laburpena


 

Betalaktamikoak giltzarri dira infekzio gehienen tratamenduan. Populazioaren portzentaje garrantzitsu batek betalaktamikoekiko alergia duela dio, baina gehienek ez dute benetako alergiarik. Horrek infekzioen tratamendu desegoki bat ekar dezake eta heriotza-tasan eragin zuzena izan dezake. Osasun-langileok horren garrantziaz konturatu behar gara, eta gure egunerokoan alergia-etiketa hori benetakoa den ala ez egiaztatzeak gure eginkizuna izan beharko luke. Horretarako ezinbestekoa da betalaktamikoen egitura eta elkarren arteko antzekotasun kimikoak ezagutzea, beti ere alergologoarekin lankidetzan.



 


Gako-hitzak


Betalaktamikoak; alergia; osasun-langileak; desetiketatzea

Testu osoa:

PDF


Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea