Psoriasia: zer da eta nola trata dezakegu?
Laburpena
Psoriasia batez ere larruazaleko manifestazioak dituen gaixotasun kroniko immunologiko eta errepikakorra da. Gaixo gehienetan modu onberan agertzen den arren, pertsona batzuetan desgaitasun fisiko, sozial edo psikologikoa eragin dezake eta, ondorioz, gaixoaren bizi-kalitatean nabarmen eragin. Azken urteetan psoriasiaren terapeutikan aurrerapen handiak gertatu dira, batez ere terapia biologikoaren eskutik. Psoriasiaren agerpenean parte hartzen duten bitartekari desberdinetan eragiten duten tratamendu berriak garatu dira, eraginkortasun handikoak gainera, baina oraindik ere gaixotasun sendaezina izaten jarraitzen du.
Gako-hitzak
Testu osoa:
PDF
Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea