Osasun-profesionalaren bilaketa bibliografikoa eta eguneratzea

Eukene Ansuategi

Laburpena


Osasun-arloko profesionala bere interes arloan argitaratzen diren ikerketa berrietan eguneratuta egon behar da. Horretarako, oso lagungarriak dira jakinarazpenak (RSS datu-baseetan, aldizkarietan, blogetan, eta abar), baina bilaketa bibliografikoa egiten ere jakin behar du. Lehenengo pausua, bilaketa bibliografikoan, galdera ondo zehaztea  eta gako hitzak antzematea izango da (PICO txantiloiaren bidez), eta bigarrena, informazio-baliabidea (datu-basea) aukeratzea izango da. Gaur egunean, Point-of-care (POC) tresnak ebidentzia bilatzerakoan lehenengo baliabideak  dira, gai edo baldintza kliniko bati buruz erabilgarri dagoen ebidentzia era azkar batean eskura izatea eskaintzen du eta.


Gako-hitzak


Bilaketa bibliografikoa, galdera klinikoa, informazio-baliabideak

Testu osoa:

PDF


Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea