Terminologia Erreala Ikusgai egiten: Terminologia Sareak Ehunduz programa

Itziar San Martin

Laburpena


Terminologia Sareak Ehunduz 2007tik Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen normalizaziorako terminologiaren garapenean eta finkapenean laguntzea helburu duen programa da. Terminologiaren azterketarako hurbilpen berrien oinari teoriko-metodologiko berrietan sustraitzen da eta ildo horretatik, terminologia-lana erabilera errealen deskripziotik abiatzen da. Helburuen artean barne hartzen ditu unibertsitateko aditu-irakasleen erabilerak deskribatzea, ikusgai egitea (Terminologia Zerbitzurako Online Sistema edo TZOS plataforman) eta adituen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea. Horrez gain, normalizazio-ekimenetan parte hartzen duten eragileentzat kontsulta-gune  eguneratua eskaintzen du  terminoen inguruan erabakiak hartu aurretik.


Gako-hitzak


Terminologia erreala, erregistro espezializatuen garapena

Testu osoa:

PDF


Argitaratzailea

Argitaratzailea

Laguntzailea