Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea

Egileak

  • Felix Zubia Osakidetza. Zainketa Intentsiboen Unitatea. Donostialdea ESIa. Medikuntza Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea.

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2017.94

Gako-hitzak:

pankreatitis akutua, protokolo klinikoa, kirurgia

Laburpena

Pankreatitis akutua pankrearen gaixotasun onbera eta akutua da. Kasurik gehienetan arina izan ohi da, baina formarik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa handiak izan ditzake. Kasu larri horietarako, oso garrantzitsua da espezialitate anitzeko protokolo bat izatea, maila ezberdinetan eman beharreko arreta hitzartua duena. Berrikuspen-lan honetan maila ezberdin bakoitzean eman beharreko arreta egokia deskribatzen da. Larrialdi Zerbitzuetan: Diagnostikoa egin, Analgesia egokia, Larritasun-mailaren balorazioa, Hidratazio egokia hasi. Ospitaleratze Unitateetan: Ezinbestekoa da pazientearen larritasuna modu kliniko eta analitikoan egiaztatzea, 12 orduan behin, lehen 48 orduetan. Edozein momentutan organo-gutxiegitasun datuak atzematen badira, pazientea Zainketa Intentsiboen Unitatean artatu behar da. Horretaz gain, honako neurri hauek hartuko dira: analgesia mantendu, hidratazio egokia eman, elikadura hasi, sabelalde barneko presioa neurtu, erradiologiaprobak egin. Antibiotiko enpirikoaren erabilera ez da gomendatzen. Kirurgiarako indikazioak: Tratamendu medikoarekin konpontzen ez den sabelalde barneko presioaren igoera larria, nekrosi infektatua (neurri minimoki inbaditzaileez saia liteke lehen urrats moduan, edo step-up estrategia), hesteen zulaketa, hemorragia akutua (erradiologia interbentzionista erabiltzen da normalean). Ondorioak: Pankreatitis akutua gaixotasun arina da gehienetan, baina kasurik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa altua ditu. Horiek artatzeko protokolo bat izatea eta parte hartzen duten espezialista ezberdinen elkarlana ezinbestekoa da. 

Author Biography

Felix Zubia, Osakidetza. Zainketa Intentsiboen Unitatea. Donostialdea ESIa. Medikuntza Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Zainketa Intentsiboen unitatea. medikua.

Irakasle Laguntzailea. Medikuntza Saila. EHU

Downloads

Argitaratua

2017-12-17

How to Cite

Zubia, F. (2017). Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 1(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2017.94

Zenbakia

Atala

Artikuluak